CITA|Emprende

Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne- ekintzailetza sustatzeko ekimena ere. Helburu nagusia da askotan oso konektatuta ez dauden mundu horien arteko zubiak eraikitzea, dauden enpresa txiki eta ertainetan berrikuntzari eta dibertsifikazioari bide emateko, eta startupen hazkundea eta garapena bultzatzeko.

CITA|Emprende ekimenak enpresa txiki eta ertainen eta startupen arteko konexioak sustatzeko eta beste eragile erabakigarri batzuekiko –hala nola, inbertitzaileak eta ekintzailetza, berrikuntza eta operazio korporatiboetako profesionalak– beharrezko harremanak ezartzeko inspirazioko eta laneko testuingurua bultzatzen du.

Ondoren jasotzen diren galderei erantzun nahi diegu, besteak beste:

  • Nola konbinatu startupen sormena eta malgutasuna enpresa txiki eta ertainen eskalarekin eta baliabideekin?
  • Nor ari da gauza esanguratsuak egiten berrikuntzaren eta barne-ekintzailetzaren esparruan?
  • Zein startup ari dira joera markatzen negozio-ereduen eta etorkizuneko teknologiaren garapenean?
  • Startup bat naiz: non aurki ditzaket nire proiektua azkartu dezaketen inbertitzaileak, bezeroak edo kolaboratzaileak?
  • Nola eta norekin kolabora dezaket arrakastaz berritzeko?
  • Nola ezarri ekintzailetza korporatiboko estrategia bat?

Horretarako, zera eskainiko du CITA|Emprendek:

  • Binakako hitzorduak (speed meetings) enpresa txiki eta ertainen eta startupen artean, edo lotutako inbertitzaile edo adituekin, aldez aurretik ad hoc prestatutako banan-banako agenda baten bitartez.
  • Berrikuntzako finantzazio-programak dituzten administrazioen ordezkariekin, enpresa txiki eta ertain berritzaileentzako produktuak eta laguntzak dituzten finantza-erakundeekin eta arrisku-inbertitzaileekin elkartzeko aukera.
  • Parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak bilatzera bideratutako dinamika pertsonalizatuetan parte hartzeko aukera.
  • Inbertitzeko eta hazteko aukera duten proiektuak dituzten startupen arteko lehiaketa.
  • VIP kontaktua, nazioarteko erreferenteekin.
  • Hitzalditara, eztabaidatara eta tokiko, Estatu mailako eta nazioarteko jardunbide egokietara joateko aukera.

Binakako hitzorduak (speed meetings)

Telelana

Finantzaketa eta laguntza programak

E-commerce

Enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak

Adimen artifiziala eta Big Data

Startupen lehiaketa

Startupen lehiaketa

VIP kontaktua

VIP kontaktua

Hitzalditak eta eztabaidatarak

Hitzalditak eta eztabaidatarak

EGITARAUA

Erreserba itzazu zure agendan apirilaren 20ko, 21eko eta 22ko 15:30etik 18:00ak arteko ordutegi- tarteak. Ahal bezain laster argitaratuko dugu agenda osoa, jarduera-programarekin..

IZENA EMAN

>Izena emateko epea ez dago irekita. Edozein komunikazio egiteko, jarri harremanetan info@citaemprende.eus helbidean

ENPRESA ETA ETEAK

CITA|Emprende ekimenean modu aktiboan parte hartuko dute barne-ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin duten erreferentziazko enpresa txiki eta ertainek, eta arrakasta izan duten (eta arrakastarik izan ez duten) beren kasuak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin. Gainera, speed meeting hitzorduetan parte hartuko dute startupekin eta beste enpresa txiki eta ertain batzuekin, lan-talde txikietan, barne-ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gai zehatzak lantzeko.

Besteak beste, ondorengo enpresa txiki eta ertain traktoreek hartuko dute parte:

Salto Egile Ikusi Spyro Hispavista Grupo Wisco Ampo I68 Jaz Zubiaurre Talleres Agui Fresmak Kalman Cadinox Ezarri Uvesco AVS Hine Eko REc Cometel Campezo CCC Grupo TTT Graphenea Kiro Grifols Datik Angulas Aguinaga Kendu Esergui Plastigaur Onddi Isurki Nem Solutions MYL Indar Repsol Grupo Antolin Leku-ona Girbau Acciona BSH Capsa Food El Corte Inglés Empresas Enagas Ulma