STARTUPEN LEHIAKETA

Aukera ezin hobea eskaintzen dugu inbertitzeko eta hazteko aukera duen negozio-eredu bat garatzen aritzeagatik, epaimahaia konbentzitzen duten eta horretarako kapital eta/edo industria- bazkide beharra duten 8 startupi.

Aukeratutako startupek erakusleiho onenetako batean egin ahal izango dute hori, inbertitzeko interesgarriak irudi dakiekeen proiektuak ezagutu nahi dituzten edo negozio-garapenerako “win- win” hitzarmenak izenpetzeko interesa izan dezaketen inbertitzaile kualifikatu eta enpresa txiki eta ertainetako zuzendari uariren aurrean.

Horregatik, deialdi hau zabalik geratzen da jarraian zehazten diren oinarri eta eskakizunekin.

APLIKATU

Sektore objetiboak

Fabrikazio aurreratua eta DeepTech, IoT, osasuna, digitala, foodtech, fintech, mugikortasuna, energia eta ekonomia zirkularra.

Oinarriak

Balioztatutako Negozio-eredua. Zorioneko ideia bat aurkezten duen Powerpoint bat baino zerbait gehiago da bilatzen duguna: merkatu-test bat, lortutako trakzioa, bezeroak, asmoen kartak, negozioaren adierazleak…

Proiektu Berritzailea. Proiektuak berritasunen bat izan behar du, nahiz eta horrek ez duen esan nahi berariazko produktu/teknologia berria sortu edo asmatu beharra dagoenik, merkatuko azaro bat modu berritzailean konponduko duen ezaugarri bereizgarriren bat gutxienez duena, merkatu-aukera interesgarri bat deskubritzen duena edo ageriko eskari bat edo erantzunik ez duen eskari bati irtenbidea emango diona.

Lantalde sustatzaile orekatua. Erronkaren mailan dagoen lantaldea, non sustatzaileen gaitasunak planteatutako negozio-ereduaren garapenarekin lerrokatuta dauden.

Early stage edo upsclaing finantzazio-erronda.

Deialdia

Hautagaitzak Jasotzeko Epearen Hasiera: 2021eko urtarrilaren 27an
Epearen Amaiera: 2021eko martxoaren 4an

Data eta lekua

ONLINE: 2021eko apirilaren 21an

StartUp lehiaketaren funtzionamendua

Finalera iristen diren 8 startupek haien pitchinga grabatuko dute aldez aurretik, hiru minutuko bideo batean; bideo hori izango da epaimahaikideek zuzenean ikusiko dutena, inbertigarritasuna, negozio- ereduaren kalitatea eta teknologia ebaluatu ahal izateko. Epaimahaiak beste zazpi minutuko denbora izango du finalistei egoki irizten dizkion galderak egiteko.

Sariak

Ikusgarritasuna eta nabarmentasuna, ekitaldiaren inguruan EL DIARIO VASCO hedabideetan egingo den komunikazioari esker. Bereziki, Startupen Lehiaketari buruzko erreportajea egingo da, bi orrialdekoa, 8 proiektu finalistak deskribatzeko. Era berean, ekitaldia amaitu ondoren, irabazleak jakinaraziko dira.

Saritutako hiru proiektuek publizitate espazioen sorta bana jasoko dute eta beren eskura izango dituzte, EL DIARIO VASCO. Sarien balioa honako hau izango da

*Sei hilabetekoa izan behar da inprimatze-kanpainaren gutxieneko iraupena. 
**2022ko apirila baino lehen kontsumitu behar dira publizitate-espazioak.

Eta, horrez gain, “La Caixa” Gizarte-ekintzak eta GEROA pentsio-sistemak bina mila eurorekin sarituko dute inbertsio-aukera erakargarriena duen pitch onenaren startup protagonista.

Inbertitzaileak

Geroa Easo Ventures Orza Microwave Ventures Emprendiza Nekko Capital Caixa Capital Risk Climbcrew Alma Mundi Ventures Kereon Wayra Mondragón Clave Mayor Ekai Swanlaab Sodena Inveready Ysios Capital Pinama Sabadell Venture Capital Gestión Capital Riesgo All Iron Socios Inversores Startup Xplore Aclima The Crowd Angel Tecnalia Ventures Talde Lanzadera Onboard Repsol Faraday KFund Day One Encomienda Zetaventure Adara Ventures Efialia Interalloys JME Ventures Lanzame Neroventures